Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Zapo txikia parrilan
Zapo txikia parrilan
Osagaiak
  • Zapoa
  • Baratxuria
  • Cayennea
  • Perrexila
  • Patata
  • Oliba-olioa
  • Sagardo-ozpina
  • Gatza
Prestaketa

Hasteko, kendu azala zapoari eta bota gatza. Gero, egin parrilan lehenik aurkeztuko dugun aldean egosketa puntua hartuz. Haragiak urtsu geratu behar du.

Parrilatik ateratakoan, banatu partzialki trontzoak eta isatsa, ebaki batzuk eginez, eta bota zurrusta bat sagardo-ozpin.

Bestetik, zartagin batean baratxuri laminak gorritu behar dira Cayennearekin oliba-oliotan, eta bota zapo txikiaren gainetik.

Loditu egin behar da arrainaren zukua, ozpina eta olio errea.

Aurkezteko arraina azpil luzanga batean olio errearekin eta perrexil xehatuarekin, eta lagundu panadera patatekin.