Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Antxoa Gazituak
Antxoa Gazituak
Osagaiak
  • Antxoak
  • Gatza
  • Olioa
Prestaketa

Hasteko antxoak gazitu egin behar dira. Horretarako, antxoa gatzunetan jartzen da, 2  orduz gutxi gorabehera, gatza hartzen hasten den arte.

Ondoren, antxoei burua kentzen zaie banan-banan, hegatsa utziz. Hurrengo pausoa barrikatan sartzea da. Barrikak 300 kilo ingurukoak izan ohi dira

Gero, barrikaren ipurdian gatz ugari botatzen da, geruza eder bat gelditu arte. Ondoren, arraina  eta gatza sartzen dira, tartekatuz. Barrika betetzen denean, tapa jarri eta gainean 25 kiloko 4-5 harri jartzen zaizkio, antxoak duen ura eta odola botatzeko. Handik astebetera, 2 harri kendu eta 6-7 hilabetez heltzen uzten da. Sarri begiratu behar zaio, ea gatzuna neurri egokian dagoen. Hau oso garrantzitsua da, izan ere antxoak gatzunetan ondo estalita egon behar du.