Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Eperrak eskabetxean onddoekin
Eperrak eskabetxean onddoekin
Osagaiak
  • Eper bi
  • Ardo zuria litro bat
  • Ozpina litro bat
  • Oliba olioa litro bat
  • Tipula gorri 2
  • Pimienta beltz pixka bat
  • Onddoak 200gr
Prestaketa

Hasteko, eltze batean olioa, ardo zuria eta ozpina kantitate berean jarri behar dira. Gero, bertara tipula gorria juliana erara moztuta eta baratxuria gehitu.

Bestetik, ondo lumatuta eta garbituta dauden eperrak zartagin batean markatuko ditugu eta bertara gehituko ditugu, su txikian eta bi orduz bertan mantenduz.

Beste zartagin batean onddo laminatuak egingo ditugu eperrak hornitzeko.