Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txekor buztana, sagar purearekin eta gaztainarekin
Txekor buztana, sagar purearekin eta gaztainarekin
Osagaiak
  • Txekor-buztana, 3-4 puska
  • Azenarioa
  • Tipula
  • Baratxuria
  • Erramu-hostoa
  • Ardo beltza
  • Sagar bat
  • Azukrea
  • Gaztainak
Prestaketa

Hasteko, baratxuria, tipula eta azenarioa oliotan gozatzen jarriko ditugu. Ondoren, txekor-buztana gehituko diogu. Beste alde batetik, sagar-purea egingo dugu sagarra, azukrea eta ura erabiliz. Bitartean, gaztainak labean erreko ditugu pixka bat, azala kendu ahal izateko, eta isatsari botako dizkiogu gero.

Pare bat orduren buruan, eta isatsa eginda dagoela ikusitakoan, haragi-puskak aterako ditugu, eta irabiatu egingo ditugu barazkiak.

Platerera ateratakoan, sagar-purearekin eta gaztainekin lagunduko dugu.