Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Uso bular beteak, sagarrarekin, foiearekin eta tipula marmeladarekin
Uso bular beteak, sagarrarekin, foiearekin eta tipula marmeladarekin
Osagaiak
  • Uso-bularrak
  • Foie
  • Tipuleta
  • Errege-sagarra
  • Pedro Ximelez zurrusta bat
  • Baztango gasna xehatua
  • Gatza
  • Piper-hauts beltza
  • Tipula
  • Azukrea
  • Ozpin pitin bat
Prestaketa

 

Hasteko marmelada egingo dugu. Horretarako, oliba pixka batean, tipula frijitu eta gatz pixka bat bota behar da. Kolorea hartutakoan, ozpin pitin bat eta Pedro Ximenez zurrusta bat bota. Azukrez estali, eta egiten utzi, poliki-poliki. Noizean behin, nahasi.

Gero, zartagin batean, oliba-oliotan tipula eta errege-sagarra frijitu, xehe-xehe eginda. Ondoren,  Pedro Ximenez zurrusta bat bota, eta Baztango gasna xehatuarekin loditu. Gero, dena hozten utzi.

Bestetik, ireki uso-bularrak, egindako betegarria sartu, eta foie-xerra mehe bat jarri behar da. Jarraian, bularra itxi, eta lotu. Su bizian jarri eta bi aldeetatik frijitu. Denari, gatza eta piper-hautsa bota eta azkenik soka kendu usoari.

Bukatzeko, tipula-marmelada oinarrian jarri, eta gainean, uso-bular beteak ezarri. Apaintzeko, sesamo-tostadak jar ditzakegu, eta gainean, foie-xerra bat.