Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Zuri eta beltza
Zuri eta beltza
Osagaiak
  • Bildotsaren odol egosia (beltza)
  • Bildotsaren hertzeak
  • Bildotsaren sabela
  • Etxeko arrautzak
  • Tipula freskoaren txortena (berdea)
  • Perrexila
  • Xingarra
  • Gatza
  • Tipula
  • Baratxuria
  • Ezpeletako piper-hautsa
  • Tomate egina
Prestaketa

Hasteko, bildotsaren hertzeak egosten paratu behar dira.

Bestetik, bol batean, jarri  etxeko 4 arrautza, hertze egosiak, xingarra, tipula eta perrexila, guztiak ongi xehatuta, eta bota gatza denari. Dena ongi irabiatu, sardexka batekin, eta bildotsaren sabela horrekin bete behar da. Gero, ongi lotu eta egosten paratu, ordu eta erdian eduki su apalean, gutxi gorabehera, lehertu ez dadin.

Bukatzeko, frijitu bi baratxuri-ale eta tipula freskoa oliba-oliotan, bai eta odol egosia ere, gatzarekin eta Ezpeletako piper-hautsarekin. Hau egin eta gero, tomate eginarekin estali.  Zuritu azala (kendu kanpoko sabela). Xerratu egin behar da zuria zati biribiletan.  Azkenik, tomate gainean jarri, utzi irakiten bizpahiru minutuan, eta prest.