Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txili momoak
Txili momoak
Osagaiak
  • Gari-irina 200 gr
  • Txikitutako txahal-okela 100 gr
  • Tipula txiki bat
  • Oliba.olioa, koilara bat
  • Martorria
  • Ura
  • Egilea: Jabier Zapirain
  • Jatetxea: Arropain jatetxea, Lekeitio
Prestaketa

Hasteko, irina oratu urarekin eta oliba olio pixkatekin ez gogorra eta ez ere biguna ehundura media lorturik.

Gero, katilo batean jarri behar da okela; tipula eta martorria txikituta; gatza; oliba olioa eta ur pixka bat, eta dena ondo nahastu.

Bestetik, masa fineko zirkuluak egin eta bete katiloko nahastearekin enpanadilla bezala.

Azkenik, momoak lurrunetan egin 8 minutuan eta gero sarten batean oliba olio pixka batekin urreztatu eta gorde.

Txilli-Momoak egiteko osagai hauek behar dira: Piper berdea bat, piper gorri bat, tipula bat, baratxuri-buru bat, tomate frijitua, martorria, soja-saltsa bi koilarakada eta espezieak (ereinotz-hostoa, martorri-hazia; iltzea; anis txinatarra; kardamomo-hazia; pipermin gorria) behar dira.

Beste aldetik sarten batean barazkiak jarri oliba olioakin eta espezia guztiak martorria ez-ezik su bizian.

Pare bat minutu ondoren momoak gehitu dena salteatu, soja-saltsarekin eta tomate frijituakin ontu eta prest platerean kokatzeko.