Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Tarkarya eta tikmoa
Tarkarya eta tikmoa
Osagaiak
  • Txahal-okela zatietan 150 gr
  • Patata bat
  • Ilarrak 50 gr
  • Tipula 1
  • Tomatea 3
  • Baratxuri-atalak 2
  • Ereinotz-hostoa eta martorria
  • Oliba-olioa eta gatza
  • Espeziak: Martorri-hazia, kardamomo-hazia, anis txinatarra, kurkuma, currya
  • Gari-irina 250 gr
  • Legamia industriala (koilara txiki bat)
  • Oliba-olioa (koilara bat Tikmorako)
  • Ura
Prestaketa

Tikmoaren prestaketa:

Hasteko, ore bigun bat egin, eta geroko gorde, legamiak bere lana egin dezan, 15 bat minutuan.

Gero, orea banandu behar da zati bitan eta zati bakoitza arrabola batekin oratu zirkuluan.

Hiru tiratan ebaki zirkulu bakoitza, tirak bata bestearen gainean jarri eta lotu.

Azkenik, lapiko baten ura jarri eta irakiten duenean, tira lotuak jarri lurruetan, 10 edo 15 minututan.

Tarkaryaren prestakuntza:

Lapiko batean, sutan jarri  oliba-olioarekin tipula txikitua, baratxuri-atalak, espeziak eta ereinotz-hostoa. Bota gatza eta gorritzen utzi. Okela eta tomatea txikiturik jarri, ondo nahastu dena eta su erdian utzi. Patatak egosi uretan 45 minutuz.

Gero jarri ilarrak utzi 5 minutu egozten eta azkenean jarri martorria zatituta gainetik eztali eta sutatik atera.