Bigarrenak
Hasteko, zartagin batean, tipula, baratxuria eta tomatea txikituta oliba-oliotan jarri sutan. Nepaleko espeziak bota eta su eztiz biguntzen utzi. Piper berdea ere bota behar zaio.
Gero, hegaluze-xerrari piperbeltz zuria bota alde bietatik eta zartaginean jarri su geldian. Hegaluzea zuritzen denean buelta eman eta utzi beste pixka bat egiten.
Gainetik, bota ardo zuri pixka bat eta utzi agortzen. Gero, tomate frijitua bota, eta nahastu dena ondo, gatza gehituta.
Azkenik, utzi irakiten, eta jarri martorria gainean. Estali zartagina, eta utzi bost minutuan, sua itzulita.
Plater batean jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa