Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Miniaturak

Txerri hankak
Txerri hankak
Osagaiak
  • Txerri hanka bat
  • Onddo bat
  • Tipula bat
  • Azenarioa
  • Baratxuri bat
  • Oliba-olioa
  • Arkume arandolak 50 g
  • Ardo beltza, basokada bat
  • Oportoko ardoa, basokada bat
  • Haragi salda edo ura
Prestaketa

Hasteko, txerri hankak garbitu behar dira eta olioarekin gorritzen jarri. Gorritzean, barazkiak zatitu eta gainera bota behar dira eta biguntzean ardo beltzarekin eta Oportoarekin busti eta murrizten utzi behar da. Gero, egindakoari haragi salda gehitu eta su gelditan utzi 2-3 ordutan.

Ordu horietan ondo egosiko da. Ondoren txerri hanka atera, hezurrak kendu eta zilarrezko paperean jarri, gainean zartaginean gorritutako onddoak jarriz eta dena bilduz. Hozkailuan sartu ordu batzuetan.

Azkenik, jateko momentuan, plantxan markatu beharra dago eta bestetik kuia krema (kuia zati bat, patata zati bat, gatza, gurina, esnea eta oliba-olioa) egin behar da. Saltsa bukatu eta guarnizioa jarri behar zaio txerrikiari.