Bigarrenak
Hasteko, kokotxak garbitu eta hozkailuan gorde. Gero, txangurru papurtua eta arrain zopa landu behar dira, eta aparte utzi. Beste ontzi batean, pil-pil saltsa egingo dugu bakailao hezurrekin eta bakailaoa konfitatutako olioarekin. Azkenik, perrexila xehatu eta hozkailuan gorde behar da.
Zerbitzeko orduan, kokotxei gatz fin pixka bat bota eta berakatz-olioarekin igurtzi eta plantxan markatuko ditugu azalaren aldetik. Beste alde batetik, ontzi batean txangurrua berotu eta azpil batean jarriko dugu. Gainean kokotxak txukun-txukun jarri eta azpila labean sartuko dugu. Bitartean, ontzi batean pil-pil saltsa eta perrexila berotuko ditugu eta kokotxak labean denbora bat egon ondoren atera eta plater batean jarri behar dira. Azkenik, gainetik pil-pil saltsa botako diegu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa