Bigarrenak
Hasteko, begi handiak ondo garbitu, garroak, belarriak eta azalaz kenduz eta buelta emanez. Ondoren begi handiari lauki forma eman behar zaio laban zorrotz batekin. Erre egingo dugu arraina baina bitartean hozkailuan gorde. Erretzeko orduan, begi handiari eta dagokion garriari gatza bota behar zaio eta plantxan markatuko. Bertan, parrilan, biguntzen utziko dugu. Platereratzeko garaian, labean berotu, labetik atera eta haragi zukua, sesamo txigortua eta perrexil xehatua gehitzea besterik ez da gelditzen.
Bestetik, sagar eta tipula kremarako, eltze batean berakatz-olioa jarri behar da eta tipula Juliana erara zatituta gehituko diogu. Bigundu pixka bat eta sagarra gehituko diogu, aurrez zurituta eta laminatan xerratuta. Dena urez estali, gatza bota eta irakiten utziko dugu. Amaitzeko, Thermomixetik pasatu. Gero, hozkailuan gorde eta zerbitzeko orduan berotu egingo dugu.
Zerbitzatzeko garaian, begi handia plater luzexka batean jarri, gainetik bere saltsa bota eta albo batean sagar eta tipula krema jarriko diogu, malko forma emanez.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa