Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Zigala carpaccioa, pinazi izoztuak Urduñako ozpinarekin, mikrobarazkiak eta amuarrain arrabak
Zigala carpaccioa, pinazi izoztuak Urduñako ozpinarekin, mikrobarazkiak eta amuarrain arrabak
Osagaiak
  • Zigalak
  • Paper sulfurizatua
  • Maldon gatza
  • Egilea: Beñat Ormaetxea
  • Jatetxea: Jauregibarria jatetxea, Zornotza
Prestaketa

Zigala egiteko, zigal isatsak zuritu behar dira eta erdiko heste beltza kendu. Bi paper sulfurizatu zatiren artean jarri eta kolpetxoak emanez finago egin behar da, molde baten laguntzaz forma borobila emanez. Gero, izozkailuan gorde.

Bestetik, pinazi eta ozpin izozkirako, osagai guztiak (Ura, pinaziak, gatz fina, Urduñako ozpina, ernamuinak, amuarrain arrabak, pinazi txigortuak eta oliba-olio birjina) Thermomixean sartu, ondo txikitu, iragazi eta Pacojeteko kubetan izoztu.

Azkenik, platereratzeko, zigala izozkailutik atera eta paper sulfurizatua kendu eta platerean jarri aurretik eskuen berotasunarekin borobiltzen amaitu behar da, platerean jarri eta 10 minutu pausatzen utzi giro tenperaturan deskongelatu dadin. Ondoren, pintzel batekin, oliba-olio geruza fin batekin estali, Maldon gatza bota, pinazi txigortuak gainean jarri eta ernamuinekin apainduko dugu. Amaitzeko, pinazi izozkia jarriko diogu, Pacojetetik bi pasada emanda eta izozkiaren gainean koilarakada bat amuarrain arraba.