Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Ahate izter konfitatua, porto saltsarekin
Ahate izter konfitatua, porto saltsarekin
Osagaiak
  • Ahate-izterra
  • Porto Ardoa
  • Tipula
  • Mahaspasak
  • Onddoa
  • Azukrea
  • Haragi-salda
  • Patata
  • Esnea
  • Piperrautsa
  • Gurina
  • Egilea: Urki Balerdi
  • Jatetxea: Zeraingo ostatua, Zerain
Prestaketa

Hateko, ahate-izterra konfitatzen jarri behar da ahate-gantzarekin. 70-80 gradutan jarriko dugu, bi ordu eta erdi inguru.

Bestalde, tipula ebaki behar dugu juliana eran eta sutan gozatu. Ondoren, azukrea gehitu karamelu puntua emateko eta, azkenik, portoarekin busti. Likidoa agortu arte utziko dugu eta ondoren, saldarekin busti. Azkenik, guztia irabiatu eta puregailutik pasatu behar da.

Patata purea egiteko, patatak esne eta urarekin egosi, piperrautsa nahastu, eta, azkenean, irabiatu.