Bigarrenak
Hasteko, barazki guztiak juliana eran ebakiko ditugu eta sutan jarriko ditugu gorritu arte. Ondoren ardoa gehitu, eta hau agortu arte sutan utziko dugu.
Jarraian, txerri-masailak sartuko ditugu lapikoan eta urez estaliko dugu dena. Irakiten utziko dugu bi ordu inguru.
Denbora hori pasata, masailak aterako ditugu beste lapiko batera, eta geratzen den saltsa irabiatu, puregailutik pasatu, eta masailei erantsiko diegu. Azkenik, lapikoa sutan jarri behar da azken puntua emateko.
Bestalde, gazta saltsa egiteko, bi gaztak eta esnegaina sutan jarriko ditugu eta urtzen direnean irabiatu egingo ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa