Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Atun gorria tipularekin
Atun gorria tipularekin
Osagaiak
  • Atun gorria
  • Oliba olioa
  • Eztia
  • Soja
  • Gatza
  • Piper beltza
  • Tipula
  • Piper berdea
Prestaketa

Lehendabizi piper berdea eta tipula juliana estiloan ebaki eta su baxuan egiten jarriko ditugu.

Bestalde, plater batean oliba olioa, ezti tanta bat eta soja pixka bat jarriko ditugu; eta atun gorri zati eder bat nahasketa horrekin bustiko ditugu. Buelta eta buelta emango diegu.

Atunari, alderdi batetik gatza eta piper beltza jarriko dizkiogu.

Plantxa bero bero dagoenean, atuna jarri bertan eta alde bakoitzetik pixka bat egin. Kanpo aldetik karraskari gelditu dadila eta barrutik gutxi eginda.