Bigarrenak
Lehenik, biribilkia hartu, eta azpil batean jarriko dugu. Gatza, piperbeltza eta oliba-olioa botako dizkiogu.
Aurrez 180 ºC-an berotutako labean sartuko dugu, eta 1 ordu eta 50 minutuan edukiko dugu. Biribilkia ongi erreta dagoenean, labetik atera eta hozten utziko dugu azpil batean. Idi-biribilkiaren zukua gerorako gordeko dugu.
Idi-biribilkia erretzeko erabilitako azpil bera hartu, eta 6 tipula, 2 porru eta 3 azenario jarriko ditugu biguntzen.
Biguntzen direnean, gehitu ardo zuria eta eman irakinaldi bat. Ondoren, garreztatu koñakarekin.
Egin guztia txiki-txiki, eta pasatu iragazki txinatarretik, pikorrak desegiteko.
Ebaki biribilkia xerratan, jarri kazolan eta bota saltsa. Jarri sutan, harik eta haragia bigundu arte.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa