Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Eskalope nafarra patata arranditsuekin
Eskalope nafarra patata arranditsuekin
Osagaiak
  • Txahal-xerra
  • Patatak
  • Gazta
  • Baratxuriak
  • Urdaiazpikoa
  • Irina
  • Ogi birrindua
  • Arrautza
  • Ura
  • Gatza
  • Perrexila
  • Oliba-olioa
  • Piper berdeak
  • Piper gorriak
Prestaketa

Zuritu patatak, ebaki zentimetro bateko xerratan eta bota gatza. Pasatu patatak lehenik irinetan eta gero arrautzatan, eta frijitu. Gorde patatak gerorako, lapiko batean. Bota olioa eta txikitutako baratxuri bat beste lapiko batera, eta kolorea hartzen duenean, gehitu koilarakada bat irin. Egosi pixka batean, ura eta perrexila botata, eta utzi egiten, harik eta irakiten hasi arte. Bota hori patatei gainetik, eta jarri sutan, patatak erabat egin arte.

Bota gatza txahal-xerrari, eta jarri gainean gazta zati bat, urdaiazpiko-xerra bat eta beste gazta zati bat. Ondoren, tolestu xerra, eta pasatu liburutxoa irinetan, arrautzatan eta amaitzeko ogi birrindutan. Berotu olioa, frijitu eskalopea, eta atera platerera piperrekin eta patata arranditsuekin.