Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bakailao zatia, muskuilu saltsaren gainean
Bakailao zatia, muskuilu saltsaren gainean
Osagaiak
  • Bakailao-solomo bat (300g)
  • Tipula bat
  • Piper berdea - 2
  • Porru bat
  • Pikillo piperrak
  • Muskuilu-gorputzak - 12
  • Ezti pixka bat
  • Tomate frijitua
  • Modena
Prestaketa

Bota oliba-olio zurrusta eder bat lapiko batera, bai eta txikitutako tipula ere. Txikitu piper berdea eta porrua, eta jarri beste lapiko batean, oliba-olioarekin. Jarri dena sutan, harik eta bigundu arte. Bigundutakoan, hartu tipula erdi bat, pikillo piperrak, tomatea eta muskuiluak, nahastu piper berdeekin eta porruekin, eta jarri sutan, muskuiluak egin arte. Dena eginda dagoenean, nahastu irabiagailuarekin, eta pasatu iragazki txinatarretik, saltsa-ur pixka batekin. Sobera geratu den tipula nahastu eztiarekin, bota gatza eta ur pixka bat, eta nahastu irabiagailuarekin.

Egin bakailao-solomoa plantxan.

Plater batean, jarri muskuiluen saltsa, eta bakailaoa haren gainean. Plater ertzean bota beste saltsa, eta gainetik Modenako ozpin pixka bat.