Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Urraburua papillotean
Urraburua papillotean
Osagaiak
  • Urraburu-solomo bat - 200 g-koa
  • 4 patata-xerra, zentimetro erdikoak
  • Eskalibada, koilarakada bat
  • Gurina
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Bi landare paper
Prestaketa

Lehenengo, frijitu pixka bat patatak. Ondoren, gatza bota eta landare orri baten gainean ilaran jarri, erdialdean. Pataten gainean eskalibada ipini eta haren gainean urraburu solomoa. Solomoari, gatza, piperra eta gurin pixka bat gehituko dizkiogu. Gero, beste landare papera gainean jarri, eta ertzetatik itxi. Labea prest edukiko dugu 220 graduan, eta 15 minutuz utziko dugu barruan. Bukatzeko, labetik atera, eta guraize batzuen laguntzaz gaineko orria ebaki, alde batera utziko baitugu.