Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Begi handiak bere tintan
Begi handiak bere tintan
Osagaiak
  • Txipiroiak - 1 kg
  • Tipulak - 2
  • Baratxuri aleak - 4
  • Brandy eta ardo zuri pixka bat
  • Tinta
  • Gatza
  • Oliba-olioa
Prestaketa

Txipiroiak ondo garbitu eta tintak gorde. Tipula julianan moztu eta baratxuriarekin batera sutan jarri ontzi batean. Bestalde, txipiroiak eraztunetan moztu. Beste ontzi batean, oliba-olioa berotzen jarri, eta txipiroiak gatzatuta bota. Txipiroiak egiten direnean, barazkien ontzira tinta gehitu eta irabiagailutik pasatu. Txipiroiei brandya eta ardo zuria gehitu, bai eta saltsa ere, iragazki txinatarretik pasatuta. Amaitzeko, irakin bat eman eta gatzean ondo dagoen probatu.