Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txipiroitxo tipulaztatuak
Txipiroitxo tipulaztatuak
Osagaiak
  • Tipula erdi bat
  • 2 tomate-xerra, zurituta eta julianan ebakita
  • 3 patata-xerra, mehe-meheak
  • 4 txipiroi
  • Gatz pitin bat
Prestaketa

Tomatea eta tipula ebakiko ditugu julianan.Tipula oliotan bigunduko dugu, tomatearekin eta patatekin batera. Labean sartuko ditugu 10 bat minutuan, patatak erabat egin daitezen lurrunarekin. Bestalde, zartagin bat berotzen jarriko dugu, txipiroiak egiteko (kolorea hartu behar dute, plantxan eginda baleude bezala). Gatz pitin bat botako diegu. Ondoren, aurrez egindako barazkiekin nahastuko ditugu.

Guztia ongi sueztitu, eta platerera aterako dugu.