Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txipiroiak plantxan
Txipiroiak plantxan
Osagaiak
  • 4 txipiroi
  • Oliba olioa
  • Baratxuri xehatua
  • Ozpina
  • Perrexila
Prestaketa

Hasteko, txipiroiak ongi garbitu. Horretarako, gorputza eta erroak banandu. Erroetan hankak eta luma banandu. Gainerakoa erretiratu. Gorputzari, azala eta hegatsak kendu. Buelta eman eta luma eta gera litezkeen tripa ondarrak ondo kendu.

Plantxa bero beroan, olio apur bat ipini eta txipiroiak bota. Kolorea har dezaten utzi eta buelta eman. Beste minutu batez utzi kolorea hartzen eta gatza egin. Plater batera atera eta bertan ozpin txorrotada bat isuri gainetik. Oliba olioa berotu eta bertan baratxuri xehatua erre. txipiroien gainean isuri olio errea eta perrexil xehatuarekin apaindu.