Bigarrenak
Idi buztana zatitu eta gatza egin. Ontzi batean olioa berotzen ipini eta beroa dagoenean, bertan idi buztan zatiak koloreztatu. Idi buztan zatiak atera eta beste ontzi batean jarri haragi saldaz estalita. Bertan idi buztana egosi bigundu arte.
Idi buztana frijitu dugun oliotan, barazkiak ipini sueztizten. Saltsaren ezaugarri den kolore marroia hartu arte sueztitu. Behin kolorea hartzen duenean, olioa kendu eta ardo beltza gehitu. Irakinarazi eta erreduzitu (alkohola kentzeko).
Barazki erregosiak idi buztana egosi dugun saldarekin nahastu eta irabiatu. Txinatarretik iragazi eta saltsa horrekin idi buztana estali. Irakinarazi eta gatza gehitu. Bero-beroa zerbitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa