Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bakailaoa piperradarekin
Bakailaoa piperradarekin
Osagaiak
  • 4 bakailao zati
  • 2 tipula
  • Piper gorri bat
  • Piper berde bat
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olioa - litro erdi
  • Gatza
  • Bakailao tripakiak
  • Tomate saltsa
Prestaketa

Alde batetik, bakailao tripakiak garbituko ditugu. Azala kenduko diegu eta mukirik balego, baita horiek ere. Zati txikitan zatituko dugu eta tomate saltsarekin estaliko dugu. Bertan egosi bigundu arte. Berotan erreserbatu.

Beste alde batetik, tipula, piper berdea eta piper gorria zatitu juliana eran eta oliba olio apur batekin erregosi barazkiak bigundu arte. Gatza egin. Gainerako oliba olioarekin, ontzi batean bakailao zatiak eta baratxuria ipini eta su eztitan konfitatu. Oliotatik atera eta xukatu.

Plater batean, bakailao tripakiak ipini eta gainean bakailaoa. Guztiaren gainean, piperrada ipini.