Bigarrenak
Zartagin batean oliba-olioa berotzen jarri. Baratxuriak xehe-xehe zatitu eta zartaginean bigundu. Onddoak garbitu eta xerratan ebaki, eta zartaginera bota. Gatz pittin bat gehitu eta erretiratu. Eltze batean gurin pixka bat ipiniko dugu eta horren gainean barazkiak. Su eztian egosten utzi, karamelatu arte. Onddoak gehitu eta ondoren, salda. Apur batean urritzen utzi eta, azkenik, esnegaina gehitu. Gatzean probatu. Thermomixen pasatu eta puntuan jarri. Sekretua, mahairatu baino bi ordu lehenago, hozgailutik atera eta epeltzen utzi. Txingarretan edo plantxan, alde bietatik egin. Platereratzeko, sekretua platerean jarri. Laguntzeko, saltsa gehitu eta porru frijituarekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa