Bigarrenak
Eltze batean olio zorrotada bat botako dugu. Barazkiak dado irregularretan zatitu eta eltzera sartuko ditugu. Su bizian jarri, ereinotza eta aranak gehitu, eta dena salteatuko dugu. Gorritu egin behar da, baina erre gabe. Aparte, masailak irineztatu eta zartagin batean jarriko ditugu. Gorritzen direnean, barazkiei gehituko dizkiegu. Ardoa bota eta 5 minutuan urritzen edukiko ditugu. Ondoren, haragi-salda bota eta beste ordu bete inguru edukiko ditugu su motelean. Masailak bigundu direnean, atera eta saltsa iragazki txinatarretik pasatuko dugu. Saltsa arin geratzen bazaigu, arto-irin pixka batekin lodituko dugu. Platereratu aurretik, gatzik behar duen ikusiko dugu.
Beste alde batetik, sagarra zuritu, mutxikina kendu eta laberako ontzi batean jarriko dugu. Gurina, Calvados txorrotada bat eta azukrea bota eta labeansartuko dugu, 180 gradutan, 15 bat minutuz.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa