Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Zezen buztan erregosia, Arabako Errioxako ardo beltzetan, patata gainerrearekin eta bere zukuarekin
Zezen buztan erregosia, Arabako Errioxako ardo beltzetan, patata gainerrearekin eta bere zukuarekin
Osagaiak
  • Zezen-buztana, zatituta - 1 kg
  • Tipula
  • Azenarioa
  • Porrua
  • Berakatza
  • Apioa
  • Errioxako ardoa - botila erdia
  • Patatak - 2
  • Gurin apur bat
  • Esnea - baso bat
  • Koñaka - baso bat
  • Gatza eta piperrautsa
  • 0,4 º-ko oliba-olioa
Prestaketa

Kazola batean, barazki guztiak bigunduko ditugu oliotan.

Gatza eta piperra botako diogu zezen-buztanari, irinetan pasatu eta kazolan jarriko dugu. Errealdi bat emango diogu guztiari.

Ardo beltza, ura eta koñaka gehituko dizkiogu. Egosi egingo dugu guztia ordu eta erdian, gutxi gorabehera.

Surtatik atera, eta hozten utziko dugu.

Saltsa irabiagailutik eta iragazki txinatarretik pasatuko dugu.

Purea egingo dugu esnea, gurina eta gatza erabiliz, harik eta krematsua geratzen den arte. Purea buztanaren gainean jarri, eta gainerre egingo dugu. Zerbitzatu egingo dugu, gainetik ardo beltzaren zukua botata.