Bigarrenak
Brunoise eran ebakiko ditugu berdel-solomoak, hezurrik utzi gabe.
Katilu batean jarri, eta osagai hauek gehituko ditugu: soja-kimuak, banbua txikituta, limoi-zukua, oliba-olio birjina eta soja likidoa.
Beratzen utziko dugu 20 minutuan.
Plater batera atera, eta apaindu egingo dugu nahieran.
Ondoren, soja-saltsa limoi-zukuarekin eta oliba-olio birjinarekin nahastu, eta gainetik botako diogu, bai eta wasabi pitin bat ere.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa