Bigarrenak
Kazola batera olio zorrotada bat bota, eta berotzen jarriko dugu.
Ahateari, garbitu ondoren, gatza eta piperra botako dizkiogu, eta errealdi bat emango diogu bi aldeetatik.
Tipula eta azenarioa gehituko ditugu.
Ondoren, labean sartuko dugu 180º inguruko tenperaturan.
Komeni da aldian behin begiratu bat ematea, eta behar izanez gero, buelta ematea.
Koñaka eta Portoa gehituko ditugu.
Bigundutakoan, atera egingo dugu ahatea.
Kazola berean, gerezi-marmelada gehituko dugu.
Eta gehitutako barazkiekin eta marmeladarekin krema bat egingo dugu. Lehenik, irabiagailutik pasatuko dugu; eta ondoren, iragazki txinatarretik.
4 zatitan ebakiko dugu ahatea. Ondoren, krema egiteko erabilitako kazolan sartuko dugu, eta 10 minutuan utziko dugu irakiten.
Gerezi freskoak gehitu, eta nahieran apainduko dugu, zerbitzatzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa