Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Legatza saltsan
Legatza saltsan
Osagaiak
  • Legatz puska bat
  • Perrexila
  • Zainzuriak - 2
  • Arrautza - 1
  • Txirlak - 4
  • Zainzurien ura
  • Berakatza - ale 1
  • Olioa
  • Irina
Prestaketa

Lehengo berakatza txikituko dugu. Olioa berotu eta berakatza gehituko dugu. Kolorea hartzen duenean, irina botako dugu. Berehala zaizurien ura gehituko dugu, eta saltsak testura hartzen duenean, legatza sartu eta perrexila gehituko diogu.

Beste ontzi batean arrautza egosiko dugu. Legatza ia eginda dagoenean, zainzuriak, txirla handiak eta arrautza egosia jarriko ditugu.

Aurkezteko, plater sakon batean legatza ipiniko dugu, arrautza alboan eta zainzuriak gainean. Amaitzeko txirla handiak jarriko ditugu eta saltsa botako diogu gainetik.