Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bakailaoa piperrada eta panadera patatekin
Bakailaoa piperrada eta panadera patatekin
Osagaiak
  • Bakailaoa - 4 puska
  • Piper gorria - 1
  • Piper berdea - 3
  • Tipula - 1
  • Baratxuria - 2 ale
  • Patata - 2
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Olio fina
Prestaketa

Alde batetik patatak egiteko zartagin batean olio fina jarri eta patata xerratan eginda jarriko dugu.

10 minutuz utziko dugu su motelean.

Beste ontzi batean, piper berdea, piper gorria eta tipula juliana erara (tira finetan) zatituta jarri, eta oliba olioa eta gatza gehitu.

8-10 minutuz su motelean biguntzen utzi.

Bakailaoa egiteko, puskak labeko ontzi batean jarri. Oiba olio pixka bat, baratxuriak eta ur pixka bat bota ondoren labera sartu 6 minutuz 180ºtan.