Bigarrenak
Zangarra egosten jarri ura, tipula, azenario eta porruarekin. 2 ordu behar ditu egosten.
Beste aldetik, tipula juliana erara (tira finetan) zatitu eta olioarekin bigundu. Gatza ere bota.
Tipula bigundutakoan, pikilloak gehitu bere saldarekin, hauek ere tira finetan zatituta eta azukrea bota.
10 minutuz eduki sutan.
Patata purea egiteko, ontzi batean patata klaskatu eta uretan jarri.
Egositakoan ura kendu, puregailutik pasa, gurina eta esnea gehitu eta dena ondo nahastu.
Zangarra egosi eta hozten denean, xerratan ebaki eta frijitu.
Salda beti gorde egingo dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa