Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Ahabia mug-cakea
Ahabia mug-cakea
Osagaiak
  • Arroz irina, 60 g
  • Harrotzailea, 6 g
  • Esne hautsa, 40 g
  • Arrautzak, 2
  • Banilla estraktua, koilarakada txiki bat
  • Margarina urtua, 40 g
  • Azukre integrala, 2 koilarakadatxo
  • Gatz apur bat
  • Ahabia freskoak, eskukada bat
  • Txokolate zuria, nahieran
Prestaketa

Ontzi sakon batean, ahabiak eta txokolate zuria kenduta, gainontzeko osagai guztiak nahasi behar dira, ore homogeneoa egin arte.

Orea kaferako bi katilutan banatu, eta ahabiak eta txokolate zuria gehitu. Koilaratxo batekin, pare bat buelta emanez nahasi.

Katiluak, banaka, mikrohuin labean sartu, eta potentziarik altuenean, minutu bat eta 30 segundoz egosi.