Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Arbendol eta laranja-lore gailetak
Arbendol eta laranja-lore gailetak
Osagaiak
  • Arbendol birrindua, 150 g
  • Azukrea, 40 g
  • Legamia hautsa, koilarakadatxo erdi
  • Gurina pomada eran, 15 g
  • Arrautza handi bat
  • Laranja-lore ura, koilarakada txiki bat
  • Azukre hautsa, 50 g
Prestaketa

Lehenbizi labea 180 ºC-tara (160 ºC-tara haizearekin) berotzen jarriko dugu.

Jarraian osagaia guztiak, azukre hautsa izan ezik, katilu batean nahasi eta eskuekin landuko ditugu, ore itsaskor bat lortu arte. Eskuekin bolatxoak egin eta azukre hautsetik pasa ondoren, labeko erretilu batean jarriko ditugu, pixka bat zapalduta.

15 bat minutuz laberatu, atera, beste 10 minutu erretilu gainean utzi eta burdin sare gainean hozten bukatu.