Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Gazta, intxaurrak eta irasagarra
Gazta, intxaurrak eta irasagarra
Osagaiak
  • GAZTA, INTXAURRAK ETA IRASAGARRA
  • OSAGAIAK
  • Euskal gazta
  • INTXAUR-SALTSA APARRA EGITEKO
  • Esne-gaina, 400 g
  • Esnea, 100 g
  • Kanela adar bat
  • Intxaurrak, 100 g
  • Azukrea, 100 g
  • IRASAGAR KREMA EGITEKO
  • Arrautza gorringoak, 4 ale
  • Azukrea, 50 g
  • Esnea, 200 g
  • Esne-gaina, 100 g
  • Irasagar-gozokia, 200 g
  • SAGARDO GELATINA EGITEKO
  • Sagardoa, 250 g
  • Gelatina xafla bat
Prestaketa

Intxaur-saltsa aparra egiteko, esne-gaina  eta esnea lapiko batean jarriko ditugu kanela adarrarekin batera, eta irakiten hasten denean, sutatik atera eta 5 minutuz pausatzen utziko dugu. Bitartean, azukrea eta intxaurrak sukaldeko robotean sartu eta ondo birrindu. Atera kanela adarra eta sutan jarri berriro esnea eta esne-gaina, eta irakiten hasten denean, gehitu bertara intxaur eta azukre nahasketa. Berriro irakiten hasten denean, sua jaitsi eta 8 minutuz su baxuan irakiten edukiko dugu. Atera, iragazi eta hozten utziko dugu. Behin hotza dagoenean, sifoian sartu eta gas karga bat sartuko diogu. Gorde gerorako.

Irasagar krema egiteko, lehenengo esnea eta esne-gaina berotzen jarriko ditugu lapiko batean. Bitartean, arrautza gorringoak azukrearekin ondo nahasiko ditugu katilu batean. Behin likidoek irakin dutenean, hauek gorringoekin nahasiko ditugu katiluan bertan. Jarri katilua Maria bainuan eta egurrezko koilara batekin nahasi bitartean, 83 °C hartu arte eragingo diogu. Atera sutatik eta hoztu azkar. Hoztu bitartean, irasagar-gozokia irabiagailuarekin birrindu eta behin gure krema hotza dugunean, berarekin nahasi. Gorde gerorako.

Sagardo gelatina egiteko, gelatina xafla 10 minutuz ur hotzetan hidratatzen utziko dugu lehenengo. Jarraian, sagardoa berotu eta bertan disolbatuko dugu gelatina. Erretilu edo tuper batera atera atzamar baten lodierako sakonera emanez, eta utzi hozten. Behin solido dugula, laukitxotan moztu eta gorde gerorako.

Gazta kurruskaria egiteko, labeko paper gainean gazta birrindu eta galleta baten tamainako multzoak egingo ditugu. Labera 170 °Can sartu eta urtu, eta kolorea hartzen hasten direnean, atera eta utzi hozten.

Platera muntatzeko, kopa baten oinarrian irasagar krema geruza bat jarriko dugu lehenengo. Jarraian, gazta kurruskari teila bat hartu, apurtu pixka bat eta gainetik botako diogu. Gaztarekin batera, sagardo gelatina dadotxo batzuk ere jarriko ditugu, eta honen gainean intxaur-saltsa aparra jarriko dugu sifoiarekin. Bukatzeko, gazta teila bat sartu aparrean eta zerbitzatu.