Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Arroz esne beltz tropikala mangoarekin
Arroz esne beltz tropikala mangoarekin
Osagaiak
  • Arroz-esne beltza egiteko
  • Koko esnea, 400 g
  • Ura, 250 g
  • “Venere” arroz beltza, 175 g
  • Panela azukrea, 80 g
  • Arrautza gorringoak, bi
  • Mango karamelatua egiteko
  • Mango bat
  • Gurina
  • Azukrea
  • Sublime galleta egiteko
  • Irina, 260 g
  • Azukre beltza, 60 g
  • Legamia-hautsa, koilarakada bat
  • Gatz pixka bat
  • Gurina, 150 g
  • Arrautza gorringo bat
  • Esne-gaina, 60 g
  • Laranja saltsa egiteko
  • Laranja zukua, 200 g
  • Azukrea, 100 g
  • Apaintzeko
  • Koko birrindua
Prestaketa

Koko esnea eta ura nahasi, eta lapiko batean sutan jarriko ditugu. Esnea irakiten hasten denean, arroza gehitu eta berriro irakiten hasten denean, sua jaitsi eta 40 bat minutuz su baxuan egosten izango dugu, ondo egosita egon arte. Ondoren, azukrea gehitu eta beste 5 minutuz su baxuan izango dugu. Atera sutatik eta katilu batetan apurtuta edukiko ditugun bi arrautza gorringori gehituko dizkiogu arrozari, espatularekin uneoro nahasten dugun bitartean. Utzi epeltzen.

Galleta egiteko, gozogintzako robotean irina, azukrea, legamia, gatza eta gurina nahasten jarriko ditugu denak batera. Arrautza gorringoa esne-gainarekin nahasi eta robotean ditugun gainerako osagaiei gehitu. Ore uniforme bat lortzen dugunean, arrabolarekin luzatu, molde biribilarekin moztu eta labean erreko dugu 200 °Can. Atera, utzi hozten eta gorde geroko.

Laranja saltsa egiteko, zukua eta azukrea lapiko batetan nahasi, eta sutan jarriko ditugu. Pixkanaka loditzen joango da eta nahi dugun testura lortzen dugunean, atera eta utzi hozten.  

Mango karamelatua egiteko, mangoa zuritu eta 6 atal aterako dizkiogu. Zartagin bat sutan jarri gurin pixka batekin, eta bero dagoenean, mango atalak bertan sartu, azukre pixka bat gainetik bota, eta karamelatu egingo ditugu. Eginda daudenean, atera eta gorde geroko.

Zerbitzatzeko,  galleta bat platerean jarri, horren gainean arroz-esne koilarakada batzuk, inguruan mango atalak, eta bukatzeko laranja saltsa pixka bat inguruan. Koko birrindu pixka bat arroz esne gainean bota, eta zerbitzatu.