Azkenburukoak
Gaztainei inguru guztian ebaki bat egin eta beratzen utzi 30 minutuz uretan koilaratxo bat bikarbonatorekin. Ondoren, labean 200 graduan 50-60 minutuz egosi.
Gaztainak egiten direnean, labea ez itzali, 180 gradura jaitsi.
Segidan, gaztainak zuritu eta, birringailu batean esnea gehituz, pure moduko ore bat egin.
Txokolatea birrindu.
Arrautza-gorringoak eta zuringoak banatu. Gorringoak azukrearekin harrotu eta gurina gehitu eta zuringoak aparte harrotu elur punturaino.
Gorringoen nahaskiari gaztain purea, arbendol-irina, txokolate birrindua, pattarra eta kardamomo hautsa gehitu, eta ongi nahasi.
Dena ongi integratzen denean, zuringo harrotua gehitu eta mugimendu biltzaileen bidez nahasi.
Molde biribil bat labeko paperarekin forratu, eta nahaskia bertara isuri.
Pastela 50 minutuz laberatu. Hozten denean, azukre-hautsarekin apaindu.
Oharra: Pastel hau txokolate beroarekin hartu dezakegu. Horretarako, kakaoa, tapioka-almidoia eta panela azukrea nahasiko ditugu. Bestetik, esnea berotzen jarri eta, ongi berotzen denean, nahaskia gehitu. Sua jaitsi eta txokolatea loditu arte egurrezko koilararekin eragingo diogu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa