Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Latte biribilkitxoak mikrouhin labean eginak
Latte biribilkitxoak mikrouhin labean eginak
Osagaiak
  • 2 arrautza
  • Eritritola, 35 g
  • Gazta krematsua edo jogurt krematsua, 30 g
  • Arroza irina, 30 g
  • Arto almidoia, 10 g
  • Legamia harrotzailea, 5 g
  • Banilla estraktua
  • Betegarrirako
  • Esne-gaina, 40 ml
  • Esnea, 20 ml
  • Esne-hautsa, 30 g
  • Eritritola, 15 g
  • Estaldurarako
  • Txokolate beltza, 90 g
  • Koko olio usaingabetua, 15 g
Prestaketa

Hasteko, bizkotxoa egingo dugu. Horretarako, ontzi sakon batean arrautzak eta eritritol gozagarriak harrotuko ditugu, tamaina bikoiztu arte. Jarraian, banilla esentzia eta gazta krematsua gehituko dizkiogu nahaskiari eta irabiatzen jarraituko dugu.

Segidan, bi irinak bahetu eta ontziko nahaskiari erantsiko dizkiogu, pixkanaka, mugimendu inguratzaileak eginez.

Guztia batzen denean, silikonazko molde batera isuriko dugu, molde karratu batera, 20 cm x 20 cm-koa gomendatzen da. Segidan, mikrouhin labean potentzia txikian egosiko dugu, 3-4 minutuz.

Egiten denean, paper sulfurizatu baten gainera atera, moldetik buelta emanez, eta bizkotxo xafla biribilkatuko dugu.

Bizkotxo xafla hozten den bitartean, betegarria egingo dugu. Horretarako, hasteko, fit esne-lurrundua egin behar dugu: hagaxka elektrikoen laguntzarekin esnea, esne-hautsa eta eritritol gozagarria harrotuko ditugu. Guztia ongi batzen denean, 5 minutuz hozkailuan egoten utziko diogu.

Fit esne-lurrundua egonean dagoen bitartean, esne-gaina harrotuko dugu eta jarraian, fit esne-lurrunduarekin nahasiko dugu, astiro-astiro.

Bizkotxoa guztiz hozten denean, desbiribilkatu eta betegarriarekin beteko dugu, geruza fin bat igurtziz, gehiegi gabe. Jarraian, ijito besoa bailitzan biribilkatu eta hozkailuan gordeko dugu, gutxienez ordu erdiz.

Bien bitarte horretan, estaldura egingo dugu. Horretarako, txokolatea maria bainuan urtuko dugu, koko olioarekin batera.

Biribilkia hozkailutik atera eta 4 zatitxotan moztuko dugu. Jarraian, biribilkitxo bakoitza txokolatetan busti eta parrilla baten gainean jarriko ditugu, txokolatea gogortzen hasten den arte. Ondoren, txokolatea guztiz solidotzeko hozkailuan gordeko ditugu eta gogortzen denean, gozatera!