Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txokolate eta gatz larri tarta
Txokolate eta gatz larri tarta
Osagaiak
  • OINARRIA EGITEKO:
  • Gaileta gaziak, 300 g
  • Gurin urtua, 80 g
  • Irina, 30 g
  • BETEGARRIRAKO:
  • Esne-gaina, 65 g
  • Txokolate beltza, 310 g
  • Arrautza pare bat
  • Banilla estraktua, koilarakadatxo bat
  • Gatz pixka bat
  • GAINEKO GERUZARAKO:
  • Esne-gaina, 250 g
  • Txokolate beltza, 270 g
  • Gatz larria
Prestaketa

Gailetak robotaren laguntzarekin birrindu eta jarraian gurin urtua eta irina gehituko dizkiogu. Labeko erretilu baten oinarrian jarri eta labean egin, 175 ºC-tan 10 minutuz.

Betegarriko esne-gaina lapiko batean sutan jarri eta txokolatea bertan urtuko dugu. Atera sutatik eta arrautzak, banilla estraktua eta gatza gehitu ondoren, dena hagaxkarekin ondo nahasi eta tartaren moldean sartu. Jarraian laberatu eta 25 minutuz 170 ºC-tan egingo dugu. Eginda dagoenean, atera eta hozten utzi.

Hoztu bitartean, gaineko estalkia prestatuko dugu. Horretarako txokolatea sutan esne-gainarekin batera urtu eta jarraian tartaren gainaldea estaliko dugu honekin. Gatz larri pixka bat gainetik bota eta hozten utzi.