Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txokolate eta erremolatxa tarta
Txokolate eta erremolatxa tarta
Osagaiak
  • BIZKOTXOA EGITEKO
  • % 70 kakaodun txokolatea, 200 g
  • Kafe egin berria, 60 g
  • Gurina, 200 g
  • Arrautzak, 5
  • Azukrea, 200 g
  • Erremolatxa purea, 250 g
  • Gozogintzako irina, 135 g
  • Legamia harrotzailea, 10 g
  • Kakao purua, 45 g
  • BETEGARRIRAKO
  • % 70 kakaodun txokolatea, 100 g
  • Esne-gaina, 50 ml
  • Baileys, 50 ml
  • Gatza
  • Gurina, 8 g
  • ESTALDURARAKO
  • Esne-gaina, 100 ml
  • % 70 kakaodun txokolatea, 100 g
  • Eztia, 30 g
Prestaketa

Hasteko, labea aurrez berotzen jarriko dugu, 180 gradutan goitik eta behetik, airerik gabe. Bestalde, 20 centimetroko molde biribil bat paper sulfurizatuarekin forratuko dugu.

Bizkotxoa egiteko, txokolatea urtuko dugu. Jarraian, kafea gehitu eta nahasi ostean, gurina zatitan erantsiko diogu. Gurina urtu eta prestakin homogeneo bat lortu arte nahasiko dugu.

Segidan arrautzak banatuko digutu, ontzi batean gorringoak eta zuringoak beste batean. Zuringoak gatz apur batekin harrotuko ditugu, elur puntua lortu arte.

Gorringoak azukrearekin arin-arin irabiatuko ditugu eta jarraian, txokolate nahastearekin batuko ditugu etengabe eraginez. Jarraian, erremolatxa purea erantsiko diogu eta pare bat buelta eman ostean, zuringo harrotuak erantsiko ditugu. Oraingoan mugimendu leunekin guztia biltzen saiatuko gara.

Bukatzeko, aurrez bahetuak izango ditugun irina, legamia eta kakao hautsa erantsiko dizkiogu txokolatearen nahasturari eta poliki-poliki elkartuko ditugu osagai guztiak ongi bildu arte. Ondoren, orea moldera isuri eta labean 35 minutuz egosiko dugu.

Bizkotxoa egiten denean, moldean bertan 5 minutuz pausatzen utziko dugu eta jarraian, poliki poliki paper sulfurizatutik atera gabe, parrillaren gainean hozten utziko dugu hurrengo egunerarte. Bizkotxoa ongi hoztea garrantzitsua da, hezea den bitartean hauskorra egon baitaiteke hasieran.

Betegarria egiteko, txokolatea eta esne-gaina urtuko ditugu. Jarraian, likorea eta gatza gehitu eta guztia ongi integratu arte nahasiko dugu. Bukatzeko, gurina erantsi eta krema homogeneo bat lortu arte eragingo diogu.

Estaldura egieko, esne-gaina irakin eta txokolate zatiak botako ditugu bertara. Dena ongi urtu arte nahasten egon ondoren, eztia bota eta beste pare bat buelta emango dizkiogu dena ongi bildu arte.

Amaiera

Bizkotxoa erditik moztu eta betegarrirako egin dugun kremarekin beteko dugu oinarrian joango den bizkotxoaren gaina. Bizkotxoaren tapa jarri eta estaldurarako egin dugun txokolate-krema isuriko dugu gainetik, guztia ongi estaltzen den arte, zeharrak barne.

Jarraian, hozkailuan gordeko dugu tarta hurrengo egunerarte, pauso hau ezinbestekoa da zapore guztiak ongi finkatzeko.

Zerbitzatzeko garaian, hozkailutik minutu batzuk lehenago ateratzea gomendatzen da.