Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Datil krema edo gozagarria
Datil krema edo gozagarria
Osagaiak
  • Datilak, 200 g
  • Arbendol edo olo edaria, 150 ml
  • Banila esentzia, koilaratxo txiki 1
  • Gatza
Prestaketa

Hasteko, datilak hezurgabetuko ditugu eta jarraian, ur oso berotan beratzen jarriko ditugu 20 minutuz.

Segidan, irabiagailuan uretatik aterako ditugun datilak (ura ez bota), edari bejetala, banila esentzia edo estraktua eta gatz apur bat sartuko ditugu eta krema fin bat egiten den arte irabiatuko dugu. Nahi dugun konsistentzia lortzeko, datilen ura bota diezaiokegu.

Bukatzeko, kristalezko ontzi itxi batean hozkailuan gordeko dugu behar dugunerako.