Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Banana pastel beganoa
Banana pastel beganoa
Osagaiak
  • 4 banana
  • Gari irina, 320 g
  • Olo-edaria, 140 ml
  • Lihoa, 2 koilarakada
  • Ura, 6 koilarakada
  • Koko olio usaingabetua, 2 koilarakada
  • Panela azukrea, 120 g
  • Legami harrotzailea, 16 g
  • Kakao hautsa, 2 koilarakada
  • Kanela hautsa, koilarakada bat
  • Gatza
  • Intxaurrak
  • Azukre hautsa, 200 g
  • Limoi zukua, 2 koilarakada
  • Koko olio usaingabetua, 2 koilarakada
Prestaketa

Lehenik eta behin, labea 160 ºC-tan berotzen jarriko dugu.

Jarraian, liho haziak sukaldeko robotaren laguntzarekin xehe-xehe egingo ditugu eta ondoren ura erantsiko diogu, ore sendo bat lortu arte. Hau arrautzaren ordezkoa izango da.

Segidan, irina, kakao-hautsa, legami harrotzailea eta kanela bahetuko ditugu ontzi batera.

Bestalde, 3 banana, liho-pasta eta koko olioa batera irabiatuko ditugu. Krema bat egiten denean, bahetutako osagaiei erantsiko diogu eta pare bat buelta eman ostean, azukrea eta olo esnea gehituko dizkiogu nahaskiari. Guztia ongi nahasi eta molde zabal batera isuriko dugu. Moldea laukizuzena bada eta laberako paperarekin estaltzen badugu, hobe.

Segidan, pastelaren orea laberatu eta 60 minutuz egosiko dugu. Egosten denean, atera eta hozten utziko dugu.

Pastela apaintzeko, azukre hautsa, limoi zukua eta koko olio urtua nahasiko ditugu. Intxaurrak ere zurituko ditugu eta banana xerratan ebakiko dugu.

Bukatzeko, bizkotxoaren gainaldea glasatuko dugu eta honen gainean, intxaurrak eta banana-xaflak jarriko ditugu, apaingarri gisa.