Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Anana tatin tarta limoi eta espezia saltsa krematsuarekin
Anana tatin tarta limoi eta espezia saltsa krematsuarekin
Osagaiak
  • Anana txiki bat
  • Limoi bat
  • Azukre beltza, 120 g
  • Gurina, 25 g
  • Orea egiteko:
  • Gurina, 70 g
  • Arrautza bat
  • Irina, 125 g
  • Gatz pixka bat
  • Limoi eta jengibre saltsa krematsua egiteko:
  • Arrautza gorringo pare bat
  • Azukrea, 150 g
  • Limoi baten zukua eta azal birrindua
  • Kanela hautsa, koilarakadatxo bat
  • Jengibre hautsa, koilarakadatxo bat
  • Iltze usaindun pare bat
  • Esne-gaina, 50 g
Prestaketa

Oinarri bezala joango den orea egiten hasiko gara. Horretarako katilu batean osagai guztiak jarriko ditugu eta ondo landuko ditugu, ore fin eta elastiko bat lortu arte. Sukaldeko plastikoarekin bildu eta ordu bat hozkailuan egoten utziko diogu.

Bitartean, saltsa egiteari ekingo diogu. Horretarako, gorringoak limoi zukuarekin, azalarekin eta azukrearekin harrotuko ditugu. Labeko erretilu batera pasatu eta 12 minutuz 180 ºC-tan labean egin. Bitartean, esne-gaina espeziekin pare bat minutuz irakiten jarriko dugu. Sutatik atera, tapa jarri eta epeltzen utzi. Labekoa eginda dagoenean, esne-gainarekin nahasi eta dena birrindu. Geroko gorde.

Anana zuritu eta erdiko zurten gogorra kendu. Laurdenetan luzetara zatitu eta gero laurden bakoitza xerratan moztu. Xerra horiek katilu batera pasatu eta limoi zukua gainetik bota. Geroko gorde.

Azukrearekin, ur pixka batekin eta limoi zuku tanta batzuekin karamelu bat egingo dugu eta hau silikonazko pastel molde baten oinarrian jarriko dugu. Jarraian, karameluaren gainean gurin puska batzuk jarriko ditugu, honen gainean anana zatiak eta bukatzeko moldearen tamaina berean luzatuta izango dugun orearekin estaliko dugu.

Bukatzeko, 25 bat minutu sartuko dugu 200 ºC-tan izango dugun labean. Behin eginda dagoela, labetik atera eta patata tortilla bat izango balitz bezala, buelta emango diogu plater baten gainera. Epel zerbitzatu, saltsarekin lagunduta.