Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Mango eta txokolate kroketa gozoak
Mango eta txokolate kroketa gozoak
Osagaiak
  • Esnea, 1 l
  • Banilla estraktua, koilarakada bat
  • Limoi erdiren azala
  • Azukrea, 200 g
  • Gurina, 100 g
  • Irina, 80 g
  • Arto almidoia, 40 g
  • Mangoa, 100 g
  • Laranja pattarra, 40 g
  • Txokolate malutak, 100 g
  • Napolitana gaileta birrinduak, 250 g
  • Koko birrindua, 50 g
  • 3 arrautza
  • Ekilore-olioa, frijitzeko
  • Kakao hautsa eta azukre hautsa, apaintzeko
Prestaketa

Esnea limoi azalarekin eta azukrearekin lapiko batean sutan jarriko dugu eta irakiten duenean, tapa jarri eta infusionatzen utziko dugu.

Beste lapiko batean gurina urtuko dugu eta jarraian irina eta arto-almidoia gehituko dizkiogu, hagaxkarekin ondo nahasi bitartean. Behin ondo nahasita, esneari limoi azala kendu eta sutan dugun gurin eta irin nahasketara gehitzen hasiko gara, bexamel bat egingo bagenu bezala.

Lortutako bexamela 5 minutuz sutan izango dugu poliki-poliki irakiten eta denbora pasa ondoren, sutatik atera eta laukitan zatituta izango dugun mangoa gehituko diogu.

Ondo nahasi, kristalezko erretilu batera pasa, sukaldeko plastikoarekin estali eta hozten utziko dugu.

Behin bexamela hoztu zaigunean, txokolate malutak gehitu eta kroketak egingo ditugu ore horrekin. Arrautza irabiatu eta gaileta eta koko nahasketatik pasa ondoren, olio berotan frijituko ditugu.