Azkenburukoak
Labea 170 ºC-tan berotzen jarri eta mahaspasak robotarekin txikitu. Hagaxkadun robotarekin arrautzak, esnea, olioa, azukrea, mahaspasak eta azenarioa nahasi. Beste katilu handi batean, bahetu irina, bikarbonatoa, gatza eta hiru espeziak. Osagai lehorrak likidoei gehitu eta katu mingainarekin nahasi dena emeki-emeki. Koilara baten laguntzarekin, cupcake moldeak 2/3 bete eta labean egin 20 minutuz 170 ºC-tara. Eginda daudenean, atera eta hozten utzi.
Bi gaztak katilu handi batean jarri eta hagaxka elektrikoarekin nahasi. Hagaxkarekin gelditu gabe, azukre hautsa gehituko diogu, dena ongi nahasi arte. Bi katilutan banatu lortu dugun orea eta bakoitzari koloratzaile mota bat gehituko diogu, nahi ditugun bi koloreak lortu arte.
Bi kremak gozogile mauketan sartu eta gure azenario cupcakeak apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa