Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

San Valeroko almojabanak
San Valeroko almojabanak
Osagaiak
  • Olioa, edalontzi bat
  • Ura, litro laurden
  • 3 arrautza
  • Irina, likidoak hartzen duen adina
  • Esne-gain harrotua, 250 g.
  • Gurina, labeko erreteilua margotzeko
Prestaketa

Hasteko, sutan jarria izango dugun eltzera ura eta olioa botako ditugu. Irakiten hasten denean, irina erantsiko dugu, bola bat egiteko likidoak onartzen duen adina.

Bolatxoa egiten denean, sutatik atera eta hozten utziko dugu.

Behin hozten denean, arrautzak erantsiko dizkiogu, banan-banan. Lehendabizi arrautza bat botako diogu eta hau dena xurgatzen den arte, mihi edo espatula batekin orea ongi landuko dugu. Bigarren eta hirugarren arrautzarekin prozedura bera jarraituko dugu.

Segidan, labea 180 ºC-tan berotzen jarriko dugu, goitik eta behetik, eta erreteilua gurinarekin margotuko dugu.

Jarraian, koilara baten laguntzarekin arrautza formako opiltxoak erreteiluan jarriko ditugu, bata bestearen artean tartetxo bat utziz.

Opiltxoak laberatu eta 30 minutuz egosten utziko ditugu.

Opilak hozten direnean, alderik-alde ebaki bat egin, esne-gainaz bete eta zerbitzatzeko prest daude.