Azkenburukoak
Ontzi sakon batean irina, olioa eta ardoa nahastuko ditugu, osagai guztiak ongi integratu arte.
Jarraian, oreari 15 minutuz egoten utziko diogu.
Ondoren, orea mahai gainera botako dugu eta arrabola baten laguntzarekin 5 cm-ko lodierako xafla bat lortu arte luzatuko dugu.
Segidan, zentimetro bateko lodierako tiratxoak egingo ditugu eta hauek metalezko zilindro batean inguratuko ditugu, kiribil forma emanez.
Zilindroak osatu ditugunean, olio ugaritan frijituko ditugu.
Bukatzeko, katramilak oliotatik atera, zilindrotik askatu eta azukrearekin hautseztatuko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa