Azkenburukoak
Lehenik eta behin, sagarrak gurinetan erregosiko ditugu. Honetarako, sagarrak zuritu, zurtoina kendu eta zati txikitan moztuko ditugu. Jarraian, eltze txiki batean gurinarekin eta 50 g. azukrearekin erregosiko ditugu.
Ondoren, krepeak egingo ditugu: irina, esnea, gurin urtua eta arrautzak irabiagailuko ontzi batean irabiatuko ditugu eta oreari egoten utziko diogu.
Jarraian, zartagin batean krepeak egingo ditugu, banan-banan.
Krepe bakoitza sagar erregosiarekin beteko dugu, erdian ipiniz, eta nahi diogun forma emanez itxiko dugu krepe bakoitza.
Krepeak plateretan zerbitzatu, platereko bi krepe.
Bukatzeko, saltsa egingo dugu. Honetarako, eltze txiki batean gurina urtuko dugu eta jarraian bi likoreak, kantitate berean, botako ditugu bertara.Pare bat buelta eman ondoren, saltsa flanbeatuko dugu eta
Su-galdatan dela, krepeak gainetik bustiko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa