Azkenburukoak
Labea 180 ºC-tan jarri eta arbendolak labeko erretilu batean zabaldu ondoren, labean sartu eta 10-12 minutuz txigortuko ditugu bertan. Atera eta hozten utzi.
Behin hoztu direla, robotean sartuko ditugu laranja-lore urarekin, jengibrearekin, kanelarekin eta gatz pixka batekin eta dena birrinduko dugu. Lortutakoa katilu batera aterako dugu eta gurin bigundua gehituko diogu, jarraian dena ondo nahasteko. Lortutako orea 22 ataletan banatuko dugu eta hauei tutu forma emango diegu. Plastikoarekin estali eta hozkailuan gorde.
Filo orea hartu eta 10X25 cm-ko laukiluzetan moztuko dugu. Horrelako 22 ditugunean, bat hartu, mahai gainean luzetara jarri eta gurin urtuarekin margotuko dugu jarraian. Gero, hozkailuko tutuak hartu eta bat gainean jarri eta orearekin bilduko dugu bueltaka. Labeko erretilu bat labeko paperarekin izango dugu eta banan-banan egindako 22 tutuak jarriko ditugu gainean. Bukatzeko, gurinarekin berriro margotuko ditugu gainetik eta labean erreko ditugu ondoren 10-12 minutuz 180 ºC-tan.
Tutuak labean egin bitartean, eztia zartagin batean jarriko dugu laranja-lore ur koilarakada batekin irakiten. Behin tutuak eginda ditugula, eztitan sartuko ditugu eta hor izango ditugu su motelean irakiten 2-3 minutuz. Bukatzeko, parrila batera aterako ditugu sobera daukaten eztia erortzen uzteko eta gainetik pistatxo edo kakahuete txikituak botako dizkiegu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa